Euskadiko Filosofia Olinpiada
Zer da?

Euskadiko Filosofia Olinpiada irabazi-asmorik gabeko ekimen kultural eta hezitzailea da. 

DBHko eta Batxilergoko ikasle guztiei eskeinita dago, eta bost modalitate ezberdin ditu: iruzkina, dilema morala, bideogintza, argazkilaritza eta marrazketa filosofikoa (azken hau soilik EAEn jorratzen dena). 

EAEko Olinpiada 2018an sortu zen Bigarren Hezkuntzako irakasle batzuen eskutik, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Agora Elkartea eta REF-aren laguntzarekin. 
Horrez gain, Euskadiko Filosofian Litzentziatu eta Doktoreen Elkargo Ofiziala, Elkar, ANTI, Joker, Zinco Freak Center eta Louis Michel liburudendek ere parte hartzen dute. 
Olinpiaden helburu nagusia filosofia ikasleen errealitatera gerturatzea da eta eskolan bere presentzia areagotzea, aldi berean kurrikulumeko edukiekin lotura duten gaiak landuz. Modu berean, Olinpiadek irakasleen arteko harremanak estutzen dituzte eta unibertsitatearekiko komunikazioa indartzen dute. Olinpiaden ondorioz euskal gizartean, hausnarketa filosofikoa, pentsamendu kritikoa eta elkarrizketa bultzatzen dira.

Komite antolatzailea

Naiara Gago

Cristina de la Cruz

Itsaslore Yarza

Irene Lafuente

Nerea Berecibar

Ainhoa Urizar

Garazi Pascual