MAITASUNA: jakinduria, desira, komunitatea

GAIA LANTZEKO GALDERAK (oharra: ez dira ez azpigaiak ez galdera posibleak, orientagarriak dira soilik)

1.Zer da benetan maitatzen duguna: gure maitasunaren objektua edo horri buruz sortzen dugun idealizazioa eta espektatiba?

2. Posiblea da bizitza maitasunik gabe? Eta besteak maitatzea gure burua maitatu gabe?

3. Zer da maitasunaren aurkakoa?

4. Berdin maitatzen ditugu lagunak, familia, komunitatea, ezagutza? Desberdinak izan arren, zer dute amankomunean maitasun horiek?

5. Maitasuna sentimenduen mende dago? Arrazoietan eta argudioetan oinarritutako maitasuna posiblea da?

6. Kontrolatu dezakegu maitasuna edo horren morroriak besterik ez gara?

7. Interesak bilatzen ez duen maitasunik dago?

8. Zein nolako maitasunari buruzko ikuskera sustatzen du gaurko gizarte kapitalistak?

9. Asetu dezakegu maitasuna edo utopikoa da?

10. Berdinak diren amodioak ba al daude edo guztiak desberdinak dira?

11. "Maite zaitut" eta "nik ere" esaldiak berdinak al dira? Hitzetan adierazi dezakegu maitasuna edo hizkuntzaz haraindi dago?

12. Maitasunak ahultzen edo indartzen gaitu?

13. Maitasuna erreala da edo ilusio bat besterik ez?

14. Ba al dago sufrimendu gabeko maitasunik?

15. Ezagutza lortzeko baldintza da maitasuna?


EROMENA. ON KIXOTE GAURKO MUNDUAN.

1.       Eromen argia arrazoi instrumentalaren aurrean
• Eromena zentzutasuna baino argigarriagoa izan daiteke?
• Zenbateraino uzten digu irudimenak arrazoimen utilitarioak ezkutatzen duena ikusten?
• Zer erakusten digu On Kixote eta Antsoren arteko paradoxak jakitearen eta zentzugabekeriaren arteko harremanari buruz?

2.       Biraltasuna, egia-ostea eta paranoia kolektiboa
• Eromena kutsakorra eta birala bihurtu den aro batean bizi gara?
• Nork du gaur egun errealitateak fabrikatzeko ahalmena: gizabanakoek, algoritmoek edo estatuek?
• Non amaitzen da fikzioa eta hasten da egia mundu digitalean?

3.       Militantziak, porrota eta erresistentzia
• Erokeria al da galdutako kausengatik borrokatzea edo duintasun etikoaren modu bat da?
• Porrota erresistentzia bihur daiteke arrakastaren logika neoliberalaren aurrean?
• Zer esaten digu garaipen-bermerik izan ez arren jarduten tematzen direnen adibideak?

4.       Irudimena, desira eta alienazioa
• Irudimena sormenezko babeslekua da ala autoengainu arriskutsua?
• Errealitateak maita ditzakegu edo gure proiekzio idealen gatibu bizi gara?