BOST MODALITATE

  • IRUZKIN FILOSOFIKOA: BATXILERGOKO IKASLEEI ZUZENDUTA. 
  • DILEMA MORALA: DBHKO 3. ETA 4. MAILAKO IKASLEEI ZUZENDUTA. 
  • ARGAZKILARITZA:  DBHKO BIGARREN ZIKLOKO ETA BATXILERGOKO IKASLEEI ZUZENDUTA. 
  • BIDEOA: DBHKO BIGARREN ZIKLOKO ETA BATXILERGOKO IKASLEEI ZUZENDUTA .
  • MARRAZKETA FILOSOFIKOA: DBHKO LEHENENGO ZIKLOKO IKASLEEI ZUZENDUTA.


NAZIOARTEKO DISERTAZIOA (modalitate berria): Berrikuntza gisa, aurten estatuko irabazleek Nazioarteko Filosofia Olinpiadan parte hartzeko aukera izango dute:

  • Lehiaketa honen kategoria bakarra disertazioa da, eta frantsesez, ingelesez edo alemanez egin beharko da. Gainerako kategoriek bezala funtzionatuko du, hau da, fase autonomiko bat eta Estatuko beste bat egongo dira.
  • Nazioarteko Disertazioaren modalitatea DBHko 3. mailatik gorako ikasleei zuzenduta dago.  
  • Nazioarteko Disertazioan parte hartzea bateragarria da Argazkigintzaren eta Bideogintzaren modalitateetan parte hartzearekin, baina ez da bateragarria Dilemaren ezta Disertazio arruntaren modalitateetan parte hartzearekin.